
Irailaren 17an gure lehenengo irtera izan genuen. Goizeko bederatzietan, Enparantza Berrian bildu ginen ikasle eta irakasle guztiok,
Euskaltzaindian elkarrekin sartzeko. Gure taldekideok Sabinekin joan ginen.

Hitzaldi-aretora sartu, eta eseri egin ginen. Josunek, Euskaltzaindiko bulegarietako batek, azalpen interesgarria eman zigun. Gero, batzar-areto handia ezagutu genuen; hor euskaltzainak batzartzen dira Euskara batuaren arauen gainean, eztabaidatutakoan, erabakiak hartzeko.
Aretoko mahai luzearen inguruan hogeita hamarren bat aulki zeuden. Josunek antzinako liburu interesgarri batzuk erakutsi zizkigun: Linguae Vasconum Primitiae, Lehen Biblia euskaraz... Liburutegia ezagutu ostean kalera irten ginen.
Atsedenaldia hartu genuen, eta kafea ere bai, jakina!
Gero, ibilalditxo baten ostean,
Bizkaiko Foru Aldundira iritsi ginen. Sartu ginenean, gidaria gure zain zegoen, eta segituan, bisitaldiari ekin zion.
Han, Eskailerak, beirateak, zutabeak, saloiak, altzairuak, irudiak... Gauza horien guztien gaineko azalpena eman zigun. Bisitaldia amaitzeko, Aldundiaren gida bana oparitu zigun gure gidariak.
Bertan ateratako argazkiekin eta Mikel Laboaren "Baga, biga, higa" kantarekin, aurkezpen bat egin dugu, bisitaldiaren laburpena erakusteko. Hemen duzue!