Iturrigorrikoek irakasleei eskerrak eman nahi dizkizuegu gurekin izandako jarrera lagungarriagatik momentu guztietan.
Gotzone, Sabin, Josu A, Montse, Amaia, Josu... Mila esker bihotz-bihotzez!
2009/12/17
2009/12/10
JosAnton Artze, Hartzabal
Olerkien azken saioa izan dugu gaur, abenduaren 10ean. Aurorak "Txoria txori" aukeratu du, eta Joxan Artzeri buruzko aurkezpen hau erabili du guri lana azaltzeko.
Etiquetas:
Euskal idazleak,
Hartzabal,
J A Artze,
JosAnton Artze,
Joxan Artze,
Olerkiak
2009/12/09
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Abenduaren 4tik 8ra egin da 44. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Bost egun hauetan, inoiz baino ekitaldi gehiago egon dira.
Aurten zenbait nobedade gehitu dituzte webgunean: 2009ko nobedadeen katalogoa, sare sozialen atal bat... Horregatik aipamen hau egin nahi dugu gure blogean. Azokaren webgunea bisitatzeko klikatu ondorengo estekan: Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Etiquetas:
Durangoko azoka,
Euskal Liburu eta Disko Azoka
2009/12/03
Nora ez dakizun hori
Abenduaren 2an, Irati Jimenez, Nora ez dakizun hori eleberriaren autorea, gurekin egon zen azken obra komentatzeko.
Saioa oso interesgarria eta emankorra izan zen. Gotzonek, gure tutoreak, Iratiren aurkezpena egin zuen, era bitxi eta hunkigarri batean. Geroago, Iratik gure galdera guztiak erantzuteaz gain , istorioaren beste xehetasunak eman zizkigun: nola bururatu zitzaion ideia, liburuaren azalaren zergatia, norentzat idatzi zuen nobela hau... Bukatzeko, eskaintzak egin eta sinatu zuen gure liburuetan. Benetan atsegina!
Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzue eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak... Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituztena.
Lagunei gomendatzeko!
Etiquetas:
Euskal idazleak,
Irati Jimenez,
Nora ez dakizun hori
2009/12/02
Amaia Lasa
Lolyk aztertu zuen emakumeen presentzia gaur egungo euskal olerkian, eta Amaia Lasaren obra aurkeztu zigun.
Etiquetas:
Amaia Lasa,
Euskal idazleak,
Olerkiak
2009/12/01
Mikel Laboaren oroimenez
Urtebete igaro da Mikel Laboa hil zenetik. Heriotzaren lehendabiziko urteurrenean, modu berezian gogoratu nahi izan dugu, gure blogean omenaldi txiki bat eginez.
Txoria Txori
Hitzak: Joxean Artze
Mikel Laboa, Alasdair Fraser & Skyedance
Etiquetas:
Alasdair Fraser,
Joxan Artze,
Mikel Laboa,
Skyedance
Suscribirse a:
Entradas (Atom)