2009/11/03

Bolivar Euskal Herritik Ameriketara


Azaroaren 11n, Markinara eta Bolibarrera joango gara. Bolibar herrian, Simon Bolívar Ameriketako askatzailearen museoa ikusiko dugu.
Baina joan baino lehen, jakinarazi nahi dizuegu nor zen, zer egin zuen eta museoan zer ikusiko dugun.

Simón Bolivar, Peruko askatzailea, Venezuelako, Kolonbiako eta Boliviako presidentea izan zen, azken horretako konstituzioa idatzi zuela-eta, haren omenez, Bolivia izena ipini zioten herriari .
Bere benetako abizena Bolibarjauregi zen, -geroago, Bolivar Palacios formarekin gaztelaniatua- familiak Ziortza-Bolibar (Bizkaia) herrian baitzuen jatorria.


Errementarikua izenez ezagutzen den baserrian dago kokatuta, Done Jakueren harribidearen ondoan dagoen Askatzailearen arbasoei loturiko etxean. Eraikina zaharberritu ondoren, 1983an inauguratu zen, Simón Bolívarren Jaiotzaren Bigarren Mendeurrenarekin bat eginik.
Museoko bildumek eskaintzen dizkigute Erdi Aroko bizimodua nolakoa zen Bizkaian (paisaia, eliza, jarduera ekonomikoak eta hirien sorrera); eta Simón Bolívarren ibilbide pertsonala eta politikoa (Bolívarrek Europara egindako bidaiak,  Independentziaren geografia eta Bolívarren idearium politikoa) .

Zer ikusiko dugu Simon Bolivar Museoan?

Beheko solairua
Bisitarien harrera-gela da, eta bertan Bolívarren ikonografia erakusten da.

Lehenengo solairua
Erdi Aroan zehar ibilbide bat egiten da: nolakoa zen Erdi Aroko bizimodua eta paisaia: eliza, jarduera ekonomikoak -burdinolak- eta hirien sorrera.

Bigarren solairua
Simón Bolívarri berari eskainita dago (1783-1830). Bertan jasotzen dira: genealogia, Bolívarrek Europara egindako bidaiak, herrialde bolivartarren independentziaren geografia eta Bolívarren ibilbidea osatzeko informazioa.


No hay comentarios:

Publicar un comentario