2009/12/17

Zorionak eta Urte berri on!

Iturrigorrikoek irakasleei eskerrak eman nahi dizkizuegu gurekin izandako jarrera lagungarriagatik momentu guztietan.
Gotzone, Sabin, Josu A, Montse, Amaia, Josu... Mila esker bihotz-bihotzez!


2009/12/10

JosAnton Artze, Hartzabal

Olerkien azken saioa izan dugu gaur, abenduaren 10ean. Aurorak "Txoria txori" aukeratu du, eta Joxan Artzeri buruzko aurkezpen hau erabili du guri lana azaltzeko.

View more presentations or Upload your own.

2009/12/09

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka

 Durangoko Azoka 
Abenduaren 4tik 8ra egin da 44. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Bost egun hauetan, inoiz baino ekitaldi gehiago egon dira. 
Aurten zenbait nobedade gehitu dituzte webgunean: 2009ko nobedadeen katalogoa, sare sozialen atal bat... Horregatik aipamen hau egin nahi dugu gure blogean. Azokaren webgunea bisitatzeko klikatu ondorengo estekan:  Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka

2009/12/03

Nora ez dakizun hori


Abenduaren 2an, Irati Jimenez, Nora ez dakizun hori eleberriaren autorea, gurekin egon zen  azken obra komentatzeko.

Saioa oso interesgarria eta emankorra izan zen. Gotzonek, gure tutoreak, Iratiren aurkezpena egin zuen, era bitxi eta hunkigarri batean. Geroago, Iratik gure galdera guztiak erantzuteaz gain ,  istorioaren beste xehetasunak eman zizkigun: nola bururatu zitzaion ideia, liburuaren azalaren zergatia, norentzat idatzi zuen nobela hau... Bukatzeko, eskaintzak egin eta sinatu zuen gure liburuetan. Benetan atsegina!

Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzue eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak... Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituztena.
Lagunei gomendatzeko!

2009/12/01

Mikel Laboaren oroimenez

Urtebete igaro da Mikel Laboa hil zenetik. Heriotzaren lehendabiziko urteurrenean, modu berezian gogoratu nahi izan dugu, gure blogean omenaldi txiki bat eginez.
Txoria Txori
Hitzak: Joxean Artze
Mikel Laboa, Alasdair Fraser & Skyedance




2009/11/27

Irakasleen eguna Mendipen

Irakasleen eguna Mendipen ospatu genuen Iturrigorri eta Arraiz taldekikeek.
Hona hemen bideo txiki bat!

2009/11/25

Juanra Madariaga mendizalea eta olerkaria

Marisek Juanra Madariagaren obra aurkeztu zigun aurkezpen honen bidez.

View more presentations or Upload your own.

2009/11/24

Gogoratzeko

Irteeretan ateratako argazkiekin bideo txiki bat prestatu dugu.

2009/11/19

Gasteizen

Azaroaren 19an Gasteizera joan ginen Iturrigorri taldekideak Gotzone eta Sabin irakasleekin.
 Irteera honetan ikusi eta ikasitakoa Poster Multimedia baten bidez kontatuko dizuegu. Posterra eratzeko Glogster sistema erabili dugu. Glogster-en harpidetza egin behar da, beti bezala, posta kontu bat erabiliz. Harpidetza egin eta gero has gaitezke gure posterrak eratzen: txantiloia, izenburuak, testuak, grafikoak... aukeratu edo eratu; argazkiak, bideoak eta musikak igo eta txertatu, edo zuzenean grabatu eta argitaratu. Holan eratutako posterrak Glogak dira.
Posterra edo gloga bukatuta dagoenean argitaratu egiten dugu, eta url eta embed kodea lortzen dugu gero gure blogean txertatzeko.
 Hemen klikatzen baduzue gure posterrera joango zarete Iturrigorri taldea Gasteizen baina behean ikusiko duzue nola geratzen den posterra blogean txertatuta.
Hona hemen gure posterra! Klikatu objetu guztietan sorpresak baitaude!



Glogak oso tresna baliogarriak izan daitezke gure ikasleek ikasteko. Zertarako erabili ahal diren ikusteko eta gai honetaz gehiago jakiteko Lehen Hezkuntzako Bloga bisitatu.

2009/11/18

Agustin Zubikarai

Marijok, Ondarroakoak, Agustin Zubikarairen biografia eta olerkiak aurkeztu zizkigun.

View more presentations or Upload your own.

Ondarru, Marijoren herria


View more presentations or Upload your own.

2009/11/16

Iturrigorri taldea Markina Xemeinen eta Bolibarren

Markina-Xemeinen eta Ziortza-Bolibarren bideoa grabatu genuen. Windows Movie Maker programa erabiliz editatu genuen eta musika eta efektu bereziak jarri genizkion. Bukatu ondoren YouTubera igo genuen, Iturrigorriko gunera noski, handik embek kodea kopiatu genuen eta blogaren editorean itsatsi eta gero ... hauxe da lortu duguna!
Ikus eta entzun ezazue!

2009/11/13

Markina -Xemein eta Ziortza-Bolibar

Azaroaren 11an Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibarrera joan ginen R-300eko ikasle eta irakasle guztiak. Eguraldia portatu zen eta primeran pasatu genuen eguna.
Iturrigorri eta Arraiz taldekideak Markina-Xemeinera iritsi ginen 09:30ean, eta ibilalditxoa egin genuen herritik: Herriko plaza, Iturria, Udaletxea, elizak, Etxe pintxoa, Xemeingo Andra Mariren Zeruratzea eliza, parkea, Arretxinagako San Migel baseliza....Juan Antonio Mogel euskal idazleari buruzko informazio ugari eman zigun gure gidari jakintsuak eta oso interesgarria izan zen dena.
Geroago Bolibarrera abiatu ginen eta hantxe Simon Bolivar Museoa bisitatu genuen. Bisita kulturalak egiteaz gain denbora izan genuen zerbait hartzeko eta barre egiteko ere.
Argazkiak ateratzen eta bideo bat grabatzen ibili ginen eta bildutako materialekin aurkezpen bat eta bideo bat prestatu eta eskegi dugu sarean, hemen plazaratzeko.
Hemen duzue lortutakoa!
markinaxemein iturrigorri taldea
View more presentations or Upload your own.

Ba al zenekiten Markinako Plazaren iturriaren zutabean Mogelen hiru  olerki daudela? Hementxe dituzue!

 Carlos Irugarrena
Bizcaico jaun dala
Marquinaco urijak
egin nau onela.
Ugarteco axpeetan
daukat jatorrija.
Ubide sakonetan
ekarri ugarija
Ur hau ederra zala
esanik aitubac
alan arindu dira
neque ta castubac.

2009/11/11

Sarrionandia

Begok eta Josunek Joseba Sarrionandiaren obra aurkeztu ziguten."Galtzetan gordetzeko koplak" izan zen aukeratutako olerkia.

View more presentations or Upload your own.

Sarrrionandiaren olerkiak

Rosak Joseba Sarrionandiaren olerki batzuk aurkeztu zizkigun, horien artean "Ene begiek".

View more presentations or Upload your own.

2009/11/04

Bernardo Atxaga, euskal idazle unibertsala

"Irakurgaiak" eskoletan, beste gauza interesgarri askoren artean, euskal idazleek olerkigintzan egindako lana ikasten eta aztertzen dugu. Ikasle bakoitzak bere gustukoa den olerki bat aukeratu, eta beste ikasleei aurkeztu eta azaldu behar die. Idazlearen obra literarioari buruzko informazioa bildu eta aurkeztu behar die ikaskideei.
Iturrigorri taldeak egindako aurkezpenak bildu ditugu eta plazaratuko ditugu gure blogean guztiok ikusteko.

Urrian Gabriel Aresti, Miren Agur Meabe eta Jose Angel Irigarayen aurkezpenak argitaratu genituen, eta orain Bernardo Atxagarena plazaratuko dugu. Azken honetan Marijek Atxagaren biografia eta obra aurkeztu digu, eta azpimarratu nahi izan ditu ondorengo olerkiak: "Hautsi da anphora" eta "Egun finlandiar bat"
Geuk ere egun finlandiar bat nahi dugu horrelako olerkiekin gozatzeko eta amets egiteko.


View more presentations or Upload your own.

2009/11/03

Bolivar Euskal Herritik Ameriketara


Azaroaren 11n, Markinara eta Bolibarrera joango gara. Bolibar herrian, Simon Bolívar Ameriketako askatzailearen museoa ikusiko dugu.
Baina joan baino lehen, jakinarazi nahi dizuegu nor zen, zer egin zuen eta museoan zer ikusiko dugun.

Simón Bolivar, Peruko askatzailea, Venezuelako, Kolonbiako eta Boliviako presidentea izan zen, azken horretako konstituzioa idatzi zuela-eta, haren omenez, Bolivia izena ipini zioten herriari .
Bere benetako abizena Bolibarjauregi zen, -geroago, Bolivar Palacios formarekin gaztelaniatua- familiak Ziortza-Bolibar (Bizkaia) herrian baitzuen jatorria.


Errementarikua izenez ezagutzen den baserrian dago kokatuta, Done Jakueren harribidearen ondoan dagoen Askatzailearen arbasoei loturiko etxean. Eraikina zaharberritu ondoren, 1983an inauguratu zen, Simón Bolívarren Jaiotzaren Bigarren Mendeurrenarekin bat eginik.
Museoko bildumek eskaintzen dizkigute Erdi Aroko bizimodua nolakoa zen Bizkaian (paisaia, eliza, jarduera ekonomikoak eta hirien sorrera); eta Simón Bolívarren ibilbide pertsonala eta politikoa (Bolívarrek Europara egindako bidaiak,  Independentziaren geografia eta Bolívarren idearium politikoa) .

Zer ikusiko dugu Simon Bolivar Museoan?

Beheko solairua
Bisitarien harrera-gela da, eta bertan Bolívarren ikonografia erakusten da.

Lehenengo solairua
Erdi Aroan zehar ibilbide bat egiten da: nolakoa zen Erdi Aroko bizimodua eta paisaia: eliza, jarduera ekonomikoak -burdinolak- eta hirien sorrera.

Bigarren solairua
Simón Bolívarri berari eskainita dago (1783-1830). Bertan jasotzen dira: genealogia, Bolívarrek Europara egindako bidaiak, herrialde bolivartarren independentziaren geografia eta Bolívarren ibilbidea osatzeko informazioa.


2009/11/02

Bideoen argitaratzea

Post batean txertatu nahi baduzue Google videoko, Ikastubeko edo YouTubeko bideo bat, ondorengo pausoak eman behar ditugu:
  • Blogaren editorea ireki eta post berriaren izenburua eta testuaren gorputza idatzi.
  • Google video, YouTube edo Ikastube web orria ireki. Nahi duzun bideoa aukeratu, eta embed kodea kopiatu.
  • Blogaren HTML editorearen erlaitzean sakatu, eta aldez aurretik kopiatutako embed kodea itsatsi.
Hementxe duzue adibide bat:
YouTuben bideo interesgarri bat aurkitu dugu, horretan azaltzen da Ikastube bideogunaren sorrera. Bideoaren embed kodea kopiatu dugu, eta HTML editorean, postaren gorputzaren barruan, itsatsi egin dugu. Hauxe da lortutakoa:

2009/10/30

Gernikako Azoka

Urriko azken astelehenean Gernika-Lumora joan ginen, Gernikako Azokara. Tren-geltokian elkartu ginen eta handik erosketak egitera joan ginen. Batzuek pastelak erosi zituzten, beste batzuek, gazta-eta, beste batzuek... Talo txorizoagaz jan eta txakolina edateko ere tartetxo bat utzi genuen.

Geroago, Bermeora joan ginen. Gure Cesarrek, klaseko mutil bakarrak,  gidariaren lana egin zuen bere herria erakusten. Harresiak, portu zaharra, Basterretxearen eta Enrique Zubiaren eskulturak eta beste hainbat gauza ikusi genituen.


Eguerdian, herriko Antzokian, ederto bazkaldu genuen  Ondo pasatu eta gero, etxera itzuli ginen.

Argazkia Cesarrek egin zuen

Gu ez ginen joan, gaixorik egoteagatik.

2009/10/21

Jose Angel Irigaray

Elenak, Barakaldokoak, "Bizkaia Maite" olerkia aurkeztu digu eta Jose Angel Irigaray hobeto ezagutzeko aurkezpen hau prestatu du.

View more presentations or Upload your own.

2009/10/14

Miren Agur Meabe

Elenak Miren Agur ezagutzen du elkarrekin ikasi zutelako. Bere olerkiak aurkeztu dizkigu diapositiba hauen bidez.

View more presentations or Upload your own.

2009/10/13

Iturrigorri taldea Euskaltzaindian eta Bizkaiko Foru Aldundian

Irailaren 17an gure lehenengo irtera izan genuen. Goizeko bederatzietan, Enparantza Berrian bildu ginen ikasle eta irakasle guztiok, Euskaltzaindian elkarrekin sartzeko. Gure taldekideok Sabinekin joan ginen.

Hitzaldi-aretora sartu, eta eseri egin  ginen. Josunek, Euskaltzaindiko bulegarietako  batek, azalpen interesgarria eman zigun. Gero, batzar-areto handia ezagutu genuen; hor euskaltzainak batzartzen dira Euskara batuaren arauen gainean, eztabaidatutakoan, erabakiak hartzeko.
Aretoko mahai luzearen inguruan hogeita hamarren bat aulki zeuden. Josunek antzinako liburu interesgarri batzuk erakutsi zizkigun: Linguae Vasconum Primitiae, Lehen Biblia euskaraz... Liburutegia ezagutu ostean kalera irten ginen.

Atsedenaldia hartu genuen, eta kafea ere bai, jakina!

Gero, ibilalditxo baten ostean, Bizkaiko Foru Aldundira iritsi ginen. Sartu ginenean, gidaria gure zain zegoen, eta segituan, bisitaldiari ekin zion.


Han, Eskailerak, beirateak, zutabeak, saloiak, altzairuak, irudiak... Gauza horien  guztien gaineko azalpena eman zigun. Bisitaldia amaitzeko, Aldundiaren gida bana oparitu zigun gure gidariak.
Bertan ateratako argazkiekin eta Mikel Laboaren "Baga, biga, higa" kantarekin, aurkezpen bat egin dugu, bisitaldiaren laburpena erakusteko. Hemen duzue!

Iturrigorri Taldea Euskaltzaindian eta Bizkaiko Foru Aldundian
View more presentations or Upload your own.


Benetan interesgarria izan zen txangoa!

2009/10/09

Gabriel Arestiren aurkezpena

Olerkiei buruzko lehen saioan Eloísak Gabriel Arestiren lana aurkeztu digu.

View more presentations or Upload your own.

Ongi etorri!

R-300eko ikasleak gara, Artazu-Goikon gaude, Iturrigorri gelan. "Ikasgelako bloga" proiektua egiteko asmoa dugu,  zuen eta gure esperientziak elkarren artean trukatzeko. Horretarako, blog hau sortu dugu, alde batetik, ikasteko nola egiten den, eta, beste aldetik, egite-prozesu horretan sortzen diren zailtasunei erreparatu eta aurre egiteko.
Zuen ikuspuntuak jakinarazi nahi badizkiguzue, iruzkinak erabil ditzakezue.
Aldez aurretik eskerrak emanez, ongietorria eman nahi dizuegu.