2009/12/03

Nora ez dakizun hori


Abenduaren 2an, Irati Jimenez, Nora ez dakizun hori eleberriaren autorea, gurekin egon zen  azken obra komentatzeko.

Saioa oso interesgarria eta emankorra izan zen. Gotzonek, gure tutoreak, Iratiren aurkezpena egin zuen, era bitxi eta hunkigarri batean. Geroago, Iratik gure galdera guztiak erantzuteaz gain ,  istorioaren beste xehetasunak eman zizkigun: nola bururatu zitzaion ideia, liburuaren azalaren zergatia, norentzat idatzi zuen nobela hau... Bukatzeko, eskaintzak egin eta sinatu zuen gure liburuetan. Benetan atsegina!

Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzue eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak... Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituztena.
Lagunei gomendatzeko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario